3.mailako Alemaneko ikasleek ikasturteari amaiera emateko proiektu bat egin dute. Horretarako, taldeka gidoi bat prestatu eta bideo bat grabatu behar izan dute. Gramatika eta hiztegiaren inguruan baldintza batzuk bete behar zituzten baina gaia zein formatua aukeratzeko askatasuna zeukaten. Hauek dira 4 taldeek aurkeztutako bideoak: 1) berriak (aurkezlea, erreportariak, elkarrizketak eta iragarki bat ere); 2) gure mundua (nesken eguneroko ohikeria azaltzen zuen bloga); 3) bisitatu beharreko munduko lekuak (Paris, Venezia, Berlin, New York eta Tokio); 4) erosketak nola egin. Zorionak guztiei haien lanagatik!