Joan den astean, ikasturteko lehen proiektua hasi genuen, “KOLORE-BILATZAILEAK” izenekoa.
Udazkeneko koloreek gure pasabideak hartu zituzten, musikak eta dantzek eskolara sarrera alaitu ziguten, eta txikitxoak jakin-minez beterik sartu ziren gelara: Zer egingo dugu gaur? Zer ikasiko dugu? Hala, bakoitzak udazkenaz zer geniekien kontatzen hasi ginen eta gure zentzumen guztiekin esploratzeari ekin genion. Izango duzue gure aurkikuntzen berri!