Santiago Ramón y Cajal-en jaiotzaren 170. urteurrena zela eta, Espainiako Gobernuak "Ramón y Cajal Ikerketa Urtea" izendatu zuem 2022a. Espainiar historiako nortasun zientifiko garrantzitsuena oroitzeko. Interes Publikoko Gertakari Berezia da, eta 2025eko maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Hilabete hauetan zehar. Santiago Ramón y Cajal eta bere aurkikuntzei buruzko dibulgazio-jarduera egiten ari dira, bere ondarea herritar guztiengana hurbilduz.
UPV/EHUko neurofarmakologiako ikerketa-taldeak (LaNCE-Neuropharm), Neurozientzien Espainiako Elkartearen laguntzarekin, dibulgazio-jarduera bat diseinatu du Santiago Ramón y Cajalen figura ezagutzera emateko. Jarduera horretan, ikertzailearen figurari buruzko hitzaldi bat eta tailer praktiko bat egin ziren DBHko hirugarren mailako ikasleei zuzenduta.
Jarduera hau UPV/EHUko eta Cadizko Unibertsitateko ikertzaileek batera egin dute, hiru zentrotan: Isla León BHI Institutoa (San Fernando, Cádiz), La Mennais-Sta María Ikastetxea (Portugalete, Bizkaia) eta San Prudencio Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz, Álava)