Otsailaren 24 eta 25ean Batxilergoko 1.mailako Historia ikasleak Zaramaga auzoa bisitatzera joan ginen.
Ibilbidearekin batera denboran bidaiatu genuen 1976ko martxoaren 3an gertatu zenaren leku garrantzitsuenen bidez. Aldi berean, garai hartako testuinguru historikoa zain urte horietako auzo langilea aztertu genituen. Zaramago auzoa, berez, Memoria museo bihurtu zen artea, narratiba, ahotsa, hitza eta bideoa zirela medio.
Zorritxarreko egun horretako gertakari tristeak ezagutzeaz gain, bost artista ospetsuen obrak ikusi genituen: Txaro Arrázola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Sandra Santos eta Irantzu Lekue.
San Francisko elizan eman genion amaiera gure bisitari. Leku honetan ospatu zen martxoaren 3an garai hartako poliziek sarraskitu zuten langile asanblada.
Irteera honen amaiera gisa, ezagutzen den panpin-emakumeak dituen mahai-futbol bakarrean jolastu genuen elizan bertan. Mahai-futbol hau 1976ean emakumeek jolastu zuten partida baten homenaldia da, greba mantetzeko dirua biltzea helburu zuela.