SanPru-Hogwarts bueltan da

 

Mendi garai baten puntan, beste aldean, zeru izartsuaren azpian leihoak diz-diz zituela, gaztelu ikusgarri bat zegoen, dorre eta dorretxo askorekin. Ontzitxo txiki bat mugitu zen aldi berean, kristala bezain leuna zen lakuan zehar lerratuz. Denak isilik zeuden, beren buruen gainetik altxatzen zen gaztelu handiari begira, Hogwarts zegoen harkaitzera gero eta gehiago hurbiltzen ziren bitartean.

Seigarren mailako gure ikasleak euren bizitzako abenturarik handienetako baterako prestatzen ari dira. SanPru-Hogwarts magia- eta sorginkeria-eskolan ikasturte gogorra baina zirraragarria hasiko dute. Emozioz betetako ikastaroa, sorginkerietako edozeinek baino magia indartsuagoa aurkitzera eramango dituena.

Has dadila abentura!!
 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi