Duela astebete, San Prudentzio Ikastetxeko boluntarioek Apodakan zuhaitzak landatzen lagundu zieten familiei. Jarduera hau duela bi urte hasi zen, gure ikastetxeko boluntarioen, inplikatutako familien eta Apodaca herriaren laguntzari esker.
Aurten ere, gure aztarna utzi dugu leku honetan, gure planeta zaintzeko gure aletxoa ematen jarraitzeko konpromisoarekin.