Enpresa-ideia onenaren ESME lehiaketaren irabazleak.

Batxilergoko 2. mailako Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak irakasgaiko ikasleak ESME lehiaketara aurkeztu ziren Enpresa ideia onenaren lehiaketara. Hauek izan ziren lehen eta bigarren sariaren irabazleak.

 

ESME Junior Empresa irabazi-asmorik gabeko enpresa da, eta Deusto Business Schooleko ikasleek kudeatzen dute.

 

Lehiaketa horretan 200 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Euskadiko 62 taldetan.

 

32. edizioko sari-banaketan, Donostiako Udalean, Eneko Goia, Donostiako alkatea, Marisol Garmendia, Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzia, Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapenaren zuzendari kudeatzailea eta Asun Ibañez, Deusto Business Schooleko dekanordeak parte hartu zuten.

 

Lehenengo saria Nora Albarrán eta Irati Domingo ikasleek lortu zuten, "Berizan" proiektuarekin. Proiektu horren helburua da bizi-kalitatea hobetzea eta DCA (hartutako kalte zerebrala) jasan duten pertsonen autonomia sustatzea.

 

Bigarren saria Elena Dominguezen eta Oier Urturiren eskuetan amaitu zen "Laguntza zoriontsua" proiektuarekin. Proiektu horren bidez, adineko pertsonak eta ikasleak harremanetan jarri nahi dira, azken horiek, ostatuaren truke, laguntza eta lagun izan dezaten.

 

Zorionak irabazleei! !


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi