ODOLA EMATEKO 2. KANPAINA

San Prudencio ikastetxean Odola emateko 2. kanpaina ospatuko da eta ikastetxeko langile, familia eta lagun guztiok gonbidatuta zaudete hilaren 21ean, astelehena, eskolako liburutegian 16.15etik 20.00etara odola ematera.

 

Ikastetxera Osakidetzako unitate ibiltari bat hurbilduko da. Iazko kanpainaren partaidetza arrakastatsua ikusita, osasun-talde handiagoa etorriko da itxaronaldiak murrizteko. 

 

Hamar minutu baino gutxiago kenduko dizun ekintza erraza da odola ematea, eta pertsona askori lagun diezaiokezu.

 

Ez utzi hurrengo baterako!

 

ZABALDU BERRIA! Anima itzazue odola ematera zeure ingurukoak. Eta anima zaitezte eta hartu zuen txanda idazkaritzan.

 

Odola ematea erraza, azkarra eta, batez ere, premiazkoa da. 

 

Odol emateari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, Arabako Odol-emaileen Elkarteko webgunean kontsulta dezakezue: http://www.donantes2punto0.eus/eu edo Osakidatzearen wegunean: https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinad05/eu/contenidos/informacion/donacion_sangre/eu_oe/aurkezpena.html

 

Aldez aurretik, mila esker guztioi zuen eskuzabaltasunagatik.

 

 

 

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi