2. Odol-emate Kanpaina helmugara heldu da eta arrakasta osoa izan dela esan dezakegu. Odola ematera hurbildu ziren 60 pertsonetatik, 54 odola eman zuten eta 7-k ezin izan zuten arrazoi desberdinengatik.
Balio taldeen partez, odol-emaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, bereiziki, Saioa Altamirano aipatu nahiko genuke ikastetxeko odola eman zuen ikasle bakarra izan zelako. Bere lehenengo aldia zen eta hurrengo kurtsoan hemen egongo gara zure zain.
Osakidetzaren eta Arabako Odol emaileen elkartetik balorazio oso ona egin dute eta bide beretik jarraitzera animatzen gaituzte.
Azkenik, parte hartu zuten familiak, langileak, ikasleak eta ikasle ohiak eskertu nahi ditugu.
Aurrerantzean horrela jarraituko dugu!
Beste gauzatxo bat: irratian ere agertu ginen! Jon Arranz entzun nahi baduzue kanpainaren berri ematen, adi egon!
Marca irratian egindako elkarrizketa.