Haur Hezkuntzako ikasle guztiak bildu ditugu elkarlaneko ikaskuntza esperientzia izan dezaten. Bost urtekoak bi urtekoen geletara hurbildu ziren eta bere bikotearekin batera sabanako animalia bat moztu zuten; geroago, psikomotrizitate gelara joan ziren non hiru habitaten irudikapena aurkitu zuten. Momentu horretan, bikotearen txikienak animalia bakoitzaren habitatean itsatsi zuten. Hiru eta lau urtekoek gauza bera egin zuten.
Zalantzarik gabe, honelako ekintzak anderenoen gustukoenak dira. Izugarri erakartzen gaitu nola nagusiek bideratzen dituzten txikiak eta nola txikiek nagusiak miresten dituzten.
Esker anitz esperientzia hauek oparitzeagatik!