BIZITZAK SALBATZEN LEHEN HEZKUNTZAN

 

Lehen Hezkuntzako ikaslegoak biziak salbatzen ikasi du baita. Hilak 8tik 29ra, borondatezko ikastetxeko amek eskainitako teoriko-praktiko tailerrak egin dituzte.  Aipatutako gurasoez aparte,  Lakuabizkarra, Lakua-Arriaga eta Txagorritxuko osasun zentroko langileak, eta erizaingoko ikasleak bihurtu dira irakasle.

Hainbat larrialdi kasutan nola jardun ikasi dute ikasleek:  zauri ala erredura kasuetan, sudurreko odoljarioetan, anafilaxia kasuetan, zein  eztarriko trabamenduetan.  Modu honetan, barneratu ahal izan dute besteak laguntzeko grina.

Nola ez, ikasleek diploma bana jaso dute.

Aipatzekoak eta eskertzekoak, Susana Arroniz, Blanca Lodoso, Elena Vera, Gema Poza, Helena Martín, Ruth Barrientos, Mº Jose Sanchez eta Alba Cañadas, ikastetxeko borondatezko amak, hauek gabe esperientzia hau ez bait litzateke hain arrakastatsu izango.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi