Aurreko astean DBHko 2.mailako ikasleriak haien ingeleseko irakasleek proposatutako ezkutuko misioa amaitzea lortu zuten. Duela hilabete bat ikasle bakoitzak email bat jaso (eta deszifratu) zuen eta bertan laguntza eskatzen zitzaion bidaietan zein munduko kultura ezberdinetan aditua izanda, bahitua izan zen norbait non zeukaten jakiteko, eta horrela mundua salbatzeko. Beraien lehen helmuga Londres izan zen eta hemendik La Habana, Monument Valley, Istanbul, Polinesia Frantsesa, Nairobi, Japonia, Marrakech, Sidney, Dalmaziar Kosta (Kroazia) eta Balitik pasatu ziren Kairoraino heldu arte, non gaizkile-taldeak bere ezkutalekua baitzeukan. Leku hauetako bakoitzean adituek toki zehatz bat bilatu behar izan zuten koordenatuei esker eta selfie argazki bat atera; horretaz gain, 4 tokitan erronka gehigarria egin behar izan zuten hurrengo mailara heldu ahal izateko: navajo hizkuntzan mezu bat grabatu, naturarekin konektatzeko aborigen erritu bat, masai ongietorri-dantza eta hieroglifikoekin idaztea. Guzti hau eta gero, oraindik azken erronka egin behar zuten, matematika eta bisitatutako lekuen gastronomia batzen zuen froga.
Hemendik, parte hartu duten ikasle guztiei bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Leku horien inguruan asko ikasi izana eta bereziki, ekintzarekin ondo pasa izana espero dugu. Haien gaitasunak lantzen jarraitzea espero dugu, etorkizunean beste misio baterako berriro haien laguntza behar izatekotan, prest egon daitezen. Good luck. Time's running out. Trust no one.