PARARAMPAMPAM PROIEKTUAREN AMAIERA; ETA NI, ZER IZANGO NAIZ HANDITAN?

 

Haur-hezkuntzan, bukatutzat ematen dugu bigarren hiruhilekoan egindako proiektua. "Nora joaten dira helduak gu eskolara etortzen garenean?" galdera erantzuteko informazioa bilatzen hasi ziren ikasleak.

Harrezkero, hainbat lanbide ezagutu ditugu, denetariko lan-tresna manipulatu ditugu eta gaiari buruz dugun ezagutza zabaldu duten jarduera mordoaz gozatu dugu.

Amaiera gisa, gidariz, medikuz, suhiltzailez eta astronautaz betetako festa handi bat ospatu dugu.

Eta orain, hainbeste lanbide eta aukera ezagutzen ditugunez, ni zer izango naiz handitan?


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi