L.H.5 PROIEKTUAREN HASIERA: ARRIAGA&ATARIA

Asteon ikasturteko azken gaia jorratzeari ekin diogu: Planeta zaindu eta kontzientzia hartzeko mugimendu bat sortzeko beharra erakusten zigun eskutitz berezia jaso genuen. Entzundako hitzak eta abian jartzeko gonbidapen bat jaso genuen proiektu honen lehen ekintza burutzeko.

Astelehenean arriaga Parkera joan ginen oinez berau garbitu eta ederragoa uzteko asmoz.

Beharrezko guztiak hartuta eta ikaskideekin partekatzeko asmoz geure hiriaren alde ale txiki hau jarri genuen.

Eta, astea amaitzeko toki berezi-berezi batera joan gara: Atariara, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa.

Hemen hegaztien eraztun-jartzeari buruzko informazio baliotsua jaso izan dugu, kate-trofikoa, ur-ekosistemak eta intsektuen garrantziaz jardun gara..

Geure ingurunearen inguruan ikasten jarraituko dugu!!!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi