DBH-ko 3. eta 4.mailako Alemaneko ikasleek Plochigen (Alemania) izeneko herrian astebete igaro dute Ikastetxeak eskaintzen duen ikasle-truke proiektuari esker. Oso ekintza berezia da eta azken bi urteotan ezinezkoa izan da aurrera eramatea pandemia izan dela medio. Horregatik, ikasleek are gehiago disfrutatu dute.
Aste honetan zehar parte-hartzaileek familia alemaniarrekin murgiltze-esperientzia bizi izan dute eta honi esker ohitura, janari eta kultura ezberdina ezagutu ahal izan dituzte. Beti ere errespetuz eta atzerritar hizkuntza bat zein hizkuntzekin zerikusia ez duten gauzak ikasteko asmoarekin.
Gymnasium Plochingen-eko ikasleek antolatutako ekintzen artean Ritter Sport txokolate fabrika, Mercedes-Benz museoa, Tübingen unibertsitate-hiria eta Ludwisburgeko gaztelua bisitatu dituzte.
Zalantzarik gabe, bizipen ahaztezina izan da eta haien kide alemaniarren anfitrioi bilakatzeko irrikitan daude hauek hilabete batzuk barru Gasteiz, gure eskola eta gure ikasleen familiak ezagutzera etortzen direnean. Danke und bis dann!