Azken asteetan, San Prudentzio Ikastetxeko ikasleek abentura ahaztezina bizi izan dute. Pokémon munduan oinarritutako joko, misio eta jardueren bidez, ekosistemei eta haien garrantziari buruz ikasi dute, eta aldi berean arlo desberdinetako edukiak modu dibertigarri, sortzaile eta esanguratsuan landu dituzte.
Erronka bakoitza gainditzean domina eta Pokémon berriak lortu dituzte… Eta amaieran, erronka nagusia: ikastetxe osoan zehar egindako escape room-a.
Proiektu zirraragarria izan da, lankidetza, emozioa eta benetako ikaskuntza uztartu dituena.
Oso harro gaude gure entrenatzaile txikiez!
Harrapatu guztiak… ikaskuntzak ere bai!

























