Azaroak 22, Santa Cecilia egunean, gure ikastetxeko ikaslea asko Albertiako Adineko Pertsonen Egoitzara joan ziren musikaz beteriko arratsalde batez eta belaunaldiarteko esperientzia batez gozatzera.
Esperientzia hau Colegio San Prudencio Ikastetxeak gizartearekin daukan konpromesuaren emaitza da, kasu honetan hirugarren adineko pertsonekin daukan konpromesuaren emaitza. Ekintza honen helburua musikaren garrantzia eta erabilgarritasuna goraipatzea da.
Bai gazteek eta bai nagusiek emozioz beteriko arratsalde batez gozatu zuten gure IRAKASLE ohi Carlos López de Uralderi merezitako omenaldi bat eman baitzitzaion.
Han zeudenek abesti herrikoiak, instrumentu ezberdinak, abestiak, dantzak eta BAPNE ariketa ezberdinak ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten. Argi dago, han bizi izan zena ez zela elkartruke musikal soil bat izan, baizik eta esperientzia pertsonal aberasgarri askoren elkartrukea ere. Emozio eta bizipen guzti hauen sustatzailea eta sortzailea, nola ez, musika izan zen.
Pasaden igandean, azaroak 25, El Correok gure ekintzari burzuzko artikulu txiki bat publikatu zuen egunkarian: