Lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek Santa Cecilia eguna alaitu zieten txikienei. Alde batetik, 3, 4 eta 5 urteko umeek txirula kontzertu batez eta bikainki burututako koreografia batetaz gozatzeko aukera izan zuten LHko 4. mailako ikasleen eskutik. Bestetik, LHko 5. mailako ikasleek 4 urteko umeen irakasle izateko aukera izan zuten ikaskuntza kolaboratiboan oinarritutako ekintza bati esker. Nagusiek koreografia txiki bat erakutsi zieten txikiei, bukaeran haiekin batera praktikatzeko asmoarekin.