Azaroaren 29an gure zuzendaritza taldea Artium Museora gerturatu zen NeuroIkasgiltzak antolatutako Neurohezkuntzako I. Jadunaldira. “Gure ikaskuntzaren giltza” deituriko jardunaldi honetara, neurozientziako eremuan adituak diren Jesús C. Guillén Buil, Bartzelonako Unibertsitateko neurozientziako graduondoko irakaslea, José Ramón Gamo Rodríguez, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Neurodidaktika Masterraren Zuzendaria, edo Luz Rello Sánchez, Carnegie Melloneko Unibertsitatean ikertzailea gerturatu ziren, beste hainbaten artean.
Jardunaldi honek neurozientziak gure pedagogian izan ditzakeen efektuetan oinarritutako hausnarketa sakonak, musika, dantzak, artea eta ikusleek eta hizlariek aurrera eramandako dinamikak aldizkatu zituen. Jardunaldi honi itxiera emateko arduraduna gure ikastetxeko zuzendaria eta Ikasgiltzako presidentea Mikel Gastañares izan zen.
El Correok jardunaldi honi buruzko albiste bat atera zuen gure zuzendariari egindako elkarrizketa bat gehituz.