Janari bilketa solidarioa eskolan

Esan genizuen bezala, Arabako Elikagaien Bankuaren alde, janari bilketa solidarioa egiten ari da eskolan, abenduaren 10etik 17ra. Kanpaina honen helburua egoera ekonomiko larria pairatzen duten familiak laguntzea da.

Oraindik bere aportazioa egin nahi duena garaiz dabill bere laguntza emateko.

Sarrera nagusian dauden kutxetan laga ditzakezue ekartzen dituzuen produtuak.

Iaz, 160 kilo elikagai biltzea lortu genuen, ea oraingo kanpaina honetan guztion elkartasunarekin gehiago batzea lortzen dugun!

Aldez aurretik mila esker guztioi.

Balio taldea


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi