Politika aspergarria dela?

LHko 5. Mailako ikasleek politikari izatera jolastu dute Social Scienceko ikasgaian. Hilabete honetan zehar espainiar sistema politikoak nola funtzionatzen duen ikasi dute haien klasean antzezten. Lehendabizi, haien alderdi politikoak sortu eta haien hautagaiak hautatu zituzten. Geroago kanpainari ekin zioten klasekideen botoak eskuratzeko. Horretarako, originaltasunez beteriko bideoak, posterrak, marrazkiak eta goxokiak erabili zituzten.

 

Kanpaina aurkeztu ondoren, gure hautagaiek hauteskunde debatea antzeztu zuten ikastetxeko areto nagusian, klasekideak konbentzitzeko azken aukera. Karta guztiak erakutsita, lehendakaria aukeratzeko momentua heldu zen. Gobernua osatu ondoren, beste alderdiekin lege bat negoziatzea besterik ez zen falta.

 

Proiektu hau emozioz, originaltasunez, adiskidetasunez eta, batez ere, dibertsioz beteta egon da. Horrela politika ikastea BAI dela dibertigarria!!

 

 

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi