LELO ETA MARRAZKI LEHIAKETAKO SARITUAK

Epaimahiak aukeratu ditu aurtengo Odola Emateko Kanpainaren lelo eta marrazki lehiaketako irabazleak: Aniceto Rubio (leloa) eta Arene Tierno (marrazkia). 

Zorionak bikote!!! Hurrengo egunetan jasoko dituzue sariak. Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi, lelo eta marrazki politak aurkeztu dituzue denok eta epaimahaikideek ez dute lan erraza eduki. 

Aste hauetan, idazkaritzako korridorean, lelo eta marrazki lehiaketaren erakustketa izango duzue.