MUNDU GARAIKIDEAREN HISTORIA 1. BATXILERGOAN

Abenduaren azkenengo astean izandako bisita batekin zorte izugarri handia izan dugu. Bisitaria Juan Kapita izan zen, gure ikasle baten aita, alegia.
 
Batxilergoko lehenengo mailan, Mundu Garaikidearen Historian, bere izenak dioenez, gaur egungo gaiak jorratzen ditugu. Horregatik, gaurko arazo batzuk erakusteko asmoz etorri zaigu bisitaria, bere esperientzia eta ezagutza gurekin elkarbanatzeko. Kasu honetan, Kongoko Republika Demokratikoko egoera erakutsi digu, bere independentziatik gaur egungo egoerara arte, gure partetik nahiko ezezaguna dena. 
 
Esperientzia aberasgarri honek izugarri lagundu digu gaur egungo arazo batzuk ikusteko eta gure begiak eta bihotza zabaltzeko, horregatik izugarri eskertzen diogu etortzea, bere historia kontatu izana eta hau egin duen hurbiltasunarekin, egundoko plazerra izan baita.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi