Martxoaren 6an 1.Cko ikasleak Kontsumobidera (Kontsumoko Euskal Institutua) joan ziren bi ikastaroetan parte hartzeko. Alde batetik, iragarkiei buruzko ekintzan, produktu bat saldu nahi denean iragarkietan erabiltzen diren baliabideak landu zituzten, hala nola, estereotipoak, musika, amaierako sorpresa edo suspensea. Bestetik, erosketen inguruko ekintzan supermerkatu edo dendetara joatean kontuan hartuko beharreko gauzak ikusi zituzten, zentzuzko erosketak egiten ikasteko asmoz.