Goizean Versallesera zuzendu gara jauregia bisitatzera. Jauregi hau gobernuaren egoitza eta Frantziar politikaren erdigunea izan zen 1789ko Iraultza arte. Bisitan zehar kapera, errege-erreginen logelak eta hain famatua den ispiluen ganbara ikusi ditugu.
Geroxeago, Parisera itzuli gara eta Montmatrera zuzendu gara Sacre Coeur basilika eta Tertre emparantza bisitatzeko. Muino honi agur esateko Pigalletik pasa gara Moulin Rougera iritsi arte.
Eguna bukatzeko Sena ibaitik paseo bat eman dugu Bateaux Mouches batean Paris beste ikuspuntu batetik ikusteko
Egun bizia eta aprobetxagarria izan da zeinak sentsazio, bizipen eta esperientzia ikaragarriak utzi dizkigu.
Ibilitako distantzia 7,10 km