3. EGUNA ESPEJON

Gaur gosaltzeko bizkotxo goxo goxoa jan ostean, Espejoko frontoian joko pila egin ditugu eta primerako denbora pasa dugu.

Bazkaldu aurretik argazkilaritza,  sentimendu eta komiki tailerra egin dugu taldetan banatuta.

 

Bazkaldu eta gero, arratsaldeko jarduerekin hasi gara eta gaur irakasle berri bat ezagutu dugu. Lehenengo tailerra energia berriztagarrien ingurukoa izan da. Gainera, azalpena bukatzerakoan eguzki energiarekin funtzionatzen duten jolas batzuk erabili ditugu, oso interesgarria eta dibertigarria izan da! Tailer hori guztiok elkarrekin bukatzerakoan, gure irakasleekin beste tailer batzuk egin ditugu.

Egunari amaiera emateko, dutxa hartu, afaldu eta gaubelan parte hartu dugu. Orain nekatuta gaude eta lo egitera goaz.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi