Azken asteetan zehar LHko 5. mailako ikasleak Euskal Herriko historia ikasi dute Txanela eta Social Sciencen. Historiaurretik, gaur egunerarte. Proiektu honi bukaera emateko antzerki bat prestatu dute zeinetera beste mailetako ikasle guztiak gonbidatuta zeuden. Antzerki honetarako behar izan den GUZTIA haiek prestatu dute. Planifikazioa, gidoiak, dekoratua...
Lan honetan gure herriaren historia ikasteaz aparte, taldeka lan egiten ikasi dute, arte eszenikoetan ere trebatu dira eta euskal dantza pare bat ere ikasi dituzte. Horretaz aparte, Social Science eta Txanela ikasgaiak batzea lortu ditugu honek dakartzan koordinazio arazoekin. Hala ere, merezi izan duela uste dugu zeren eta ikasleak Euskara eta Ingelesa ezagutzak lortzeko tresnak bezala erabili dituzte.
Antzerki hau ikasleen, iraksleen, teknikoen eta PT-en lan ikaragarriaren ondorio izan da. Seguro askok oroitzapen polita gordeko dugula.