Pasa den ostiralean, martxoaren 22an, Pedagogica San Prudencio, Lakua BHI, IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, El Carmen HHI, Lakua Lanerako Zentroaren ordezkari gazteek “Hiretu Hiria” programan landu dituzten proiektuak Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarri zuten .Helburua: Gasteizko hiria bizitzeko toki solidario eta atsegina bihurtzea.
Gazte horiek plazaratu zituzten gaiak era askotakoak izan ziren: “Fake News”, “Gidatzen eta mugitzen laguntzen diguten seinaleak”, “Lehen laguntzak”, “Generoa eta sexualitatea”, “Pertsona ondo formatuak”, “Hezkuntza auzitan”, “Tratu onen dekalogoa” , “Zerk egiten zaitu zoriontsu?”, “DBH amaitu ondoren, zer egin nahi duzu?”, “Jolasen bidez ikasi”, “Aurreiritziei aurre egitea”, “Buruhausteen aurrean, egizu iribarre!”, “Pertsonak ezagutuz, aurreiritziak saihestea”.
Galan bertan, aurkeztutako gazteen gai eta esperientzien bozketa egin zen, eta bertaratutako jendeari gehien gustatu zitzaion proiektua Pedagogica san Prudentzio ikastetxeko 3.Cko taldeak aurkeztutakoa izan zen: “Hezkuntza auzitan”. Gazteen ustez ezinbestekoa da hezkuntzan sormena, taldeko dinamikak eta ikasleen dohainak eta ahalmenak kontuan hartzea; baita buruz ikasi behar denari garrantzia kentzea ere.