Gaur gosaltzeko bizkotxo goxo goxoa jan ostean, menditik buelta bat eman dugu eta zuhaitz eta landare ezberdinak ezagutu ditugu.
Bazkaldu aurretik argazkilaritza, sentimendu eta komiki tailerra egin dugu taldetan banatuta.
Bazkaldu eta gero, arratsaldeko jarduerekin hasi gara eta gaur irakasle berri bat ezagutu dugu. Lehenengo tailerra energia berriztagarrien ingurukoa izan da. Gainera, azalpena bukatzerakoan eguzki energiarekin funtzionatzen duten jolas batzuk erabili ditugu, oso interesgarria eta dibertigarria izan da! Tailer hori guztiok elkarrekin bukatzerakoan, gure irakasleekin beste tailer batzuk egin ditugu.
Egunari amaiera emateko, dutxa hartu, afaldu eta gaubelan parte hartu dugu. Orain nekatuta gaude eta lo egitera goaz.