ESKOLAKO AGENDA 21EKO FOROAK

Apirilaren 9an DBHko ikasleek eta apirilaren 11n LHko ikasleek Aldabe gizarte etxean ospatutako Eskolako Agenda 21eko foroetan parte hartu zuten. Bertan Ziklo desberdinetan sortutako proposamenak eta ikastetxean egindako lanaren berri eman zuten (postal lehiaketa, Ekopatruilak, baratza...) beste ikastetxeetako ikasleekin batera. Primeran pasatu zuten!

Gainera, ekainaren 4an beste foro batera joango dira, honetan alkateari azalduko dizkiote Eskolako foro honetan ateratako konklusioak.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi