¿Zer gustatuko litzaieke egitea jolastokian gure ikasleei?
Hori da tutore bakoitzak bere ikasleei galdetu diena eta ikasle bakoitzak bere ametsetako patioa marraztu du.
Hau egin baino lehen tutoreek erakutsi zizkieten beste ikastetxeetako patioak eta San Prudentzioko irakasleen proposamenak (Patio taldea).
Lehenago ikasleek konparatu dituzte ohiko patioa eta otsailean eginiko dinamika berriak (antolaketa, neska eta mutilen parte hartzea, espazioaren antolaketa, jolas alternatiboak ...)
Orain da momentua ikasleen proposamenak kontutan hartzeko, Patio taldearen ideiekin batera, eta Zurine Burgoa arkitekto feministaren gidarekin.
Patioa eraldatzeko ordua iritsi da!
ESKERRIK ASKO TUTOREEN LAN APARTAGATIK.
Aurrera goaz!