Joan zen ostiralean, maiatzak 10, DBH-ko 2.B-ko ikasleek “Gasteiztxo Albistegia” jardueran parte hartu zuten.
Gasteiztxo Albistegia Udaletxeko Hezkuntza Sailak antolatzen duen lantegi bat da. Tailer ludiko honetan ikasleak kazetari giza aritzen dira. Informazioa era ezberdinetan jasotzen dute: hiriko eraikuntzak eta zerbitzuak bisitatuz, jendeari elkarrizketak, inkestak eta bisitak eginez, eta abar. Ondoren, berriak idatzi zituzten eta beharreko baliabideak erabiliz egunkari txiki bat egin zuten.