2019 UDABERRIA- ARROPA ETA OINETAKOAK BILTZEKO KANPAINA - GLORR FUNDAZIOA-.

Maiatzaren 20tik - 28ra arte erabilitako arropa bilketa kanpaina berria martxan jarri dugu GLORR fundazioaren laguntzarekin. Bigarren eskuko arropak, izarak, mantak, oinetakoak edo horrelakoak eskolara ekartzera animatzen zaituztegu.

Bildutako arropa, premia duten haurrei laguntzeko bideratua izango da. Fundazio honen helburua, bertako familien egoera ekonomiko larriak, gure txikien hezkuntza- garapen integralean eragin negatiborik ez izatea da.

Ikasleek etxera eramateko kanpainaren poltsa jadanik jaso dituzte nahi dutenean arropa ekartzeko.

Eraikin nagusiko sarreran bilketa puntua antolatu da, non kanpainaren informazio kartelak eta kartoizko kutxak aurkituko dituzue.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen eskuzabaltasunagatik!

 

Balio Taldea.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi