L.H.ko 5. mailakoak Sobrón Multiaventura parkean egon ginen pasa den ostegunean eta primeran pasatu genuen. Egun zoragarria egin zuen, eguzkia atera baitzen hainbat egun izkutatuta egon eta gero.
Arraunlari trebeak izan ginen kayaketan eta Ebro ibaian ere bainatu ginen, ura izoztuta egon arren.
Igerikekuetan ere jolasten eta igerian aritu ginen eta hor ere ura Polotik zetorrela zirudien. Hala eta guztiz ere, “bonbak”, lasterketak eta murgilaldi ugari egin genituen, atsedenik hartu gabe.
Tirolina eta zubi zelaian ere ibili ginen gora eta behera. Oso esperientzia zirraragarria izan zen!! Arnesak, mosketoi, txirrika eta sokekin benetako esploratzaileak ematen genuen!!