Aurten ere KiVa programarekin jarraitu dugu eta hasiera emateko, “KiVa Eguna” ospatu genuen. Ikasturte honetan, berrikuntza bezala 1. D.B.H.ko ikasleek parte hartu dute.
Hortik aurrera hamabostero saioekin jardun dugu eta egoera desberdinetan oinarritutako unitateak landu ditugu. Apurka-apurka, klasez-klase gure KiVa kontratua landutako arauekin bete dugu.
KiVa saioei amaiera emateko proiektu desberdinak egin ditugu L.H.ko 4. mailatik 6. mailara. Hauek izan dira jorratu ditugun gaiak:
- Errefuxiatuak
- Bullying-a
- Berdintasuneko jolastokiak
- Giza eskubideak (hezkuntza)
Aurrera eramateko, komunikabide desberdinak erabili dituzte: irrati saioak edota bideoak. Oso dibertigarria izan da eta, gainera, benetako lokutore, aktore eta errealizadoreetan bilakatu gara.
Ikasgela bakoitzeko erakusgarri bat aukeratu da: ikasleen arteko aukeraketa izan da. Benetan oso lan onak egin dituzte eta oso zaila jarri diete benetako komunikabideetako langileei!!
D.B.H.ko 1. mailako ikasleek egindako proiektua, “Argazki Erakusketa” batean oinarrituta egon da. Bertan, adierazgarriak izan dira jazarpenaren kontrako egoerak.
Hemen dituzue hainbat irrati saio: