Aurreko kanpainetan izan genuen parte hartze izugarria ikusita, Glorr Fundazioak gure laguntza eskatu du berriro erabilita dagoen udazken/ neguko arropa jasotzeko asmoarekin. Hala ere, urtaroko arropa ematea posible izango da; baita izarak, mantak eta zapatak ere.
Bertako familien egoera ekonomiko larriak, gure txikien hezkuntza- garapen integralean eragin negatiborik ez izatea da fundazio honen helburua.
Animatu proiektu honen parte izaten! Etxean erabiltzen ez dituzuen era guztietako ehun gaiak eskolara ekartzera animatzen zaituztegu. Horretarako, ikaleei klasean eman dizkiegun poltsak erabil ditzakezue.
Arren, eskatzen dizuegu irailaren 30etik aurrera arropen poltsa ekar dezazuela eskolan prestatuta egongo den tokira (eraikin nagusian, atezaindegi/ idazkaritzako korridorean), fundazioak bilketarako aurreikusitako eguna baino lehen. Azken eguna urriak 8 (asteartea) izango da.
Glorr fundazioak eta San Prudencio ikastetxeak zuen laguntza eta eskuzabaltasuna aldez aurretik eskertzen dizuegu.