GURE JOLASTOKIA ERALDATZEN: TXOKO LASAIA

TXOKO LASAIA jadanik martxan dago. Espazioa eraiki izan da pasaden kurtsoko ikasleriaren partaidetza prozesuaren ondorioak kontuan izanik. Prozesu honetan, gure patio beste berdinkide batean eraldatzekotan, ikasleriaren gehienbateko proposamena TXOKO LASAIA edo RELAX izan zen. TXOKO LASAIA edo CHILL-OUT ZONE jantokiaren alboan dago, kanpoko espazioan eta ondorengo erabilpen helburuak ditu: IRAKURTZEA IDAZTEA MAHAI JOKOAK MARRAZTEA HITZ EGITEA HAMARRETAKOA EDO ASKARIA JATEA IKASTEA LEGOAK ESKULANAK SLIME/ PLASTILINA Adin desberdintasun arteko ikasleen elkargunea izatea lortu nahi dugu. Eraikuntza bitarteko espazio batean kokatu egin da esandako topaketa lortzeko asmoarekin. Lehen Hezkuntzako patio orduan, espazioa 3. eta 6. mailako ikasleek erabiliko dute. Momentuz, hausnartzen ari gaude nola kudeatu dezakegun 1. eta 2. mailako haurrek txokoa aprobetxatzeko tartea edukitzea. Gainontzeko ordutegian, hau da, DBH eta Batxilergoko ikasleen atsedenaldietan, jantokian edota klasez kanpoko ordutegian baita familiekin eta gainerako haurrekin erabiltzea ere bada helburua. *Patioetan ikasle arduradunak egongo dira mahai jolasak eta eskolaren irakurmen liburuak txokora eramateko. Horretaz gain, haurrek etxetik ekarritako liburuak eta mahai jolasak eraman dezakete. ADI BULEGOAk, hau da, Getxoko arkitektura enpresak eta Nagore Urrutiak disenuaren sortzaileak izan dira eta etorkizun batean gure patioaren eraldatzearekin jarraitzeko plana eskuetan daukate. Horrekin batera, eskatzen dizuegu txokoa zaintzea, errespetatzea, zakarrontziak erabiltzea eta zuhaitza (japoniar gereziondoa) eta usain-belarrak (erromeroa, izpilikua eta elarra) babestea. Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik eta txokoaz gozatu!

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi