GURE PATIOA ERALDATZEN: ESKALADA-MURRU

Gure eskalada-murrua martxan dago.

 

Jolasleku hau, Txoko Lasaia eta lurreko jolasak bezala, pasa den urtean ikasleen partaide-prozesuan atera ziren emaitzak kontutan hartuz eraiki da. Prozesu honetan, patioko berdintasuna bilatzen duena, ikasle askok eskatutako beste jolasleku bat ROKODROMO edo ESKALADA-MURRU izan zen.

 

ESKALADA-MURRU edo CLIMBING WALL aterpeko kanpoko horman kokatuta dago.

 

Rokodromo horizontala da non erronka asko saiatu ahal dituzu, zailtasuna handituz:

 

  • Eskuinetik ezkerrera: 

    • Ukitu nahi dituzun presak / bi koloretakoak bakarrik ukituz /urdinak ukituz /gorriak ukituz / horiak ukituz.

Pertsona bat ezkerretik hasi eta bestea eskuinetik, eta topo egiten dutenean saiatu gurutzatzen erori gabe (Kolaborazioa).

  • Ezkerretatik eskuinera.

  • Irudimena erabili.

 

L.H.ko patio orduan, 3.- 6. mailetako ikasleek erabiliko dute. L.H.ko 1. Zikloko ikasleek ere disfrutatzeko aukera izatea hausnartzen ari gara.

Beste ordutegietan (DBH eta Batxillergoko atsedenaldietan, jantokian, klasez kanpoko ordutegian) adin guztietako ikasleek eta bere familiek erabili dezakete.

 

Gasteizko Hormaclimb enpresa izan da eraiki duena (Adolfo Madinabeitia).

(www.hormaclimb.com)

 

Orain rokodromoa zaintzea eta errespetatzea tokatzen zaigu bai ikasleek bai familiek urte askotan disfrutatzeko.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi