SANPRU KARDIOBABESTUTA

Urriaren 16an Europar  Bihotz- biriketako  berpizte (BBB) eguna da eta kontzientziazio jardunaldi baten bidez eskolan ospatu egingo dugu.

Gure ikasleek lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak edukitzea garrantzitsua dela uste dugu, egunen batean hainbat bizitza salbatzeko aukera suertatuz gero behar bezala erreakzionatzen jakinez.

Horretarako, urrian zehar BBB eta lehen sorospenean formakuntza jasoko du gure ikasleriak.

Formakuntza hau, gai honetan adituak diren eskolako hainbat gurasok emango dute boluntarioki, Beatriz Noarbe Lakuabizkarra osasun zentroko erizainaren aholkularitzarekin.

Proiektu hau Balio- taldeari esker martxan jarriko da eta horregatik hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu.

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi