El Correok gure ikastetxean ziklo eta etapa orotan aurrera eramaten ari garen "SanPru Kardiobabestua" ekimenari buruz berri eman du bere egunkarian. El Correoko kazetariak eskolara etorri ziren zuzenean ikusteko ikasleei zuzendutako ekintza formatzaile hauen nondik norakoak.
Bestalde, Radio Euskadiko ganbara programak Blanca Lodoso eta Beatriz Noarberekin hitz egiteko aukera izan zuten San Prudencio Ikastetxean aurrera eramaten ari garen ekintza honi buruz.
Alaia Morenok, Gabriel Castañok, Irene Castañosek eta Leire Saenz de Burgok osatzen duten balore taldeari esker mila eman nahi dizkiegu haien ekimena eta lanagatik. Horretaz aparte boluntario moduan egon diren familia guztiei ere, eskerrik asko zuen laguntzagatik bai antolamendu lanetan eta baita ere ekintza hau dirauen bitartean. Bukatzeko Beatriz Noarbe Lakuako osasun zentroko erizainari esker mila aholkularitza lanagatik.
Eskerrik asko danoi!!
Blanca Lodoso eta Beatriz Noarberi egindako elkarrizketa Radio Euskadin