BOLUNTARIOAK ELIKAGAIEN BILKETARAKO

“Arabako Elikagaien Bankua”rekin izan dugun elkarlanarekin jarraituz, gure ikastetxeak datorren azaroaren 22an eta 23an Vitoria–Gasteizeko supermerkatuetan egingo den “Elikagaien bilketa” kanpainan parte hartu nahi du.

Kanpaina honetarako, “Elikagaien Bankua”ren funtzionamendu eta kudeaketan borondatez parte hartzen dutenez gain, laguntzaile gehiago behar izango dituzte.

 Boluntario hauen lana ondorengoa izango da: alde batetik, bilketari buruzko informazio orriak eta poltsak banatu kanpaina egiten den dendetan eta bestetik, hiritarrek utzitako produktuak jaso.

 Beste urteetan bezala, aurten ere, “Arabako Elikagaien Bankuak” elikagai bilketa handi honi aurre egiteko txandaka laguntzen egoteko boluntarioak eskatu digu. Lakua Merkatal Guneko Alcampo supermerkatuan: azaroaren 22an, ostiralean 17:30etik 21:30era.

 Familia, langile, eta ikasle guztiak animatzen zaituztegu boluntario gisa zuen izena ematera eskolako idazkaritzan, zuen email eta telefono zenbakiarekin batera, urriaren 24a baino lehenago emanez.

Mila esker zuen kolaborazio eta laguntzagatik.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi