Haur Hezkuntzako txikitxoek, hainbat borondatezko gurasok eskainitako BBB-ko tailerrarekin disfrutatu ahal izan zuten. Hilak 15, 16, 17 eta 18an, ikasle bakoitzak panpintxo bana ekarri zuen gelara honekin praktikatzeko: arnasketa konprobatu, norbait alboko segurtasun posizioan jarri, edo suspertze-lanak ikasi eta praktikan jarri.
“Había una vez una persona dormida” abestia, “El barquito chiquitito” -ren bertsioaren arabera, oso lagungarria izan zen emandako azalpenak barneratzeko eta hainbat gauza buruz ikasteko, esaterako, 112 larrialdi-telefonoa ezagutzeko. Aldi berean, “Aprendemos a salvar vidas” den Maria Saez Lorenzo-ren eta Laura Saez Lorenzo-ren ipuina erabili zen tailerraren helburua bermatzeko.
Ikastetxera etorritako senideen gaitasunari esker, eztarriko trabamendu zein zorabio kasuetan egin beharrekoak ikasi genituen eta hainbat egora konplexutan lasai mantentzea zein garrantsitzua den azaldu ziguten.
Behin tailerra amaituta, ikasleek etiqueta eta diploma bana jaso zituzten biziak salbatzen ikasi izanagatik. Primeran!!
Hortaz, eskertu nahi genioke Alaia Moreno-ri ekintza hau bururatu eta bultzatzeagatik, eta aldi berean, Elenari, Leireri, Gemari, Migueli eta Yoliri, nola ez, bere denbora, ezagura eta gogo guztiak jartzeagatik.