KiVa eguna San Prudencio ikastetxean

 

 

Pasa den urriaren 25ean KiVa eguna ospatu genuen. Hainbat ekintza egin genituen: LHko 4. eta 6. mailako eta Batxilergoko ikasleok KiVa logoa zuten txapak eta mezu positiboak elkartrukatu genituen, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleok Haur Hezkuntzako ikasleei “Tximeleta belarriak” ipuina kontatu genien eta KiVa ikurra egiten lagundu genien, LHko 1. ziklokook gure eskuen siluetekin KiVako koloreen ostadar erraldoiak egin genituen, DBHko 2. mailako ikasleok bullyingaren inguruko argazki erakusketa bat prestatu genuen eta LHko 3. eta 5. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleok eskailerak hornitu genituen elkarbizitzarako mezuekin. Gainera, egun eguzkitsu eta zoragarria egin zuen eta dena ondo ateratzen langundu zuen.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi