6. mailako ikasleak erliebeari buruz egon gara ikasten Social Sciencen eta ikasitako dena erakusteko maketa batzuk sortu ditugu. Gure paisaiak sortzeko irakasleak 4 erliebe proposatu zizkigun talde bakoitzari eta guk beste bi gehi gehitu behar izan genituen. Horretaz aparte herri txikitxo bat sortu behar izan genuen eta leku apropos batean kokatzeaz arduratu behar izan ginen. Sumendi baten ondoan jarriko dugu? Zer gertatuko litzateke sumendi-erupzioa gertatzen bada? Eta ibai baten ondoan? Eta uholdeak badaude?
Izugarrizko ideia original pilo bat izan ditugu: sumendiak buztinarekin egin, benetako hondartzetako area ekarri gure hondartzak propioak sortzeko, edo bere ordez, ogi birrindua erabili, lurmuturrak eratzeko harritxoak erabili eta belarra ordezkatzeko... belar artifiziala!! Pilo bat ikasi dugu gure maketak egiten, eta garrantzitsuena: ederto pasa dugu!!!
Gogoratu argazki GUZTIAK, ARGAZKIAK atalean dituzuela. Zuen Inikako pasahitzarekin eskuragarri izango dituzue.