ELKARLANEKO MURAL BUKATUTA!!

 

Erronka lortu dugu! Elkarlaneko Murala bukatu dugu.
 

Maialen Acevedo margolariaren azken detaileak salbu, bai LHko ikasleok, bai guraso bolondresok, bai LHko irakasleok, harro esan dezakegu erronka lortu dugula. Helburua lortu dugu.

Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztiei.

 

Baloratu nahi ditugu muralarekin lortu ditugun helburu guztiak:

  • Arteari garrantzia eman

  • LHko ikasle guztiek parte hartu

  • Elkarlaneko ikasketa heldu eta gazteen artekoa

  • Gurasoen laguntza

  • Gurasoek, ikasleek eta bisitan etortzen den jendeak bistan daukate

  • Patioari bizia eta alaitasuna ematen dio

  • Horma eta punteria jolasetan jolasteko aukera ematen du

  • Betiko geratuko da

  • Ikastetxearen filosofia adierazten du:

    • Gustatuko litzaiguke azaltzea marrazki bakoitzak helarazi nahi duen mezua.

 

Ezkerretik eskuinera:

  • Agenda 21: Neska planeta ureztatzen / Babestea gure planeta hasi behar da gugandik
  • Inklusioa-Aniztasuna: Neska gurpil-aulkiduna, neskak eta mutilak elkarrekin, jolasean, dantzatzen.../Eskolan jolasean, hazi, hezi, ikasi eta elkarrekin bizi.
  • Elkarlaneko Ikasketa: Lauko taldeak, adin desberdinetako neskak eta mutilak barne, elkar laguntzen.
  • Laguntasunaren bankua.
  • Bullyingen kontrako KIVA proiektuaren zigilua.
  • Espiritu Kritikoa.
  • Gardnerren “Multiple Inteligences” teoria. (8 inteligentzia):
    • Ezkerrean: Musikala, Mugimendua, Naturalista, Bisuala-espaziala.
    • Eskuinean: Lógiko-Matemátikoa, Interpertsonala, Intrapertsonala, Lingüístikoa.
  • Sormena.
  • Find your Element Zure talentoa garatu. Ken Robinson, Hezkuntzan aditua.
  • Nesken eta mutilen arteko berdintasuna, Hezkidetza, aniztasun sexualarekiko tolerantzia/ LGTB kolorea (Ortzadarraren koloreak) hesian.
  • Inklusioa-Aniztasuna: Eskuez beteriko zuhaitza.
  • Aurrea hartzea.
  • Turkesa kolorea duten hitzak: Zeinu Hizkuntzaren kolorea.
 

Anima zaitez eta murala ikustera etorri mezu bakoitza aurkitzeko.

 

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi