KOMUNIKABIDEAK GURE ELKARLANEKO MURALAREN BERRI EMAN DUTE!!

Azken hilabete honetan, hainbat komunkabidek Colegio San Prudencio Ikastetxeak egindako elkarlaneko muralaren berri eman dute. El Diario Noticias de Álava birritan eta Radio Vitoriak gure ikastetxera hurbildu ziren zuzenean ikusteko eta bizitzeko aurrera eraman den proiektu hau. ​Muralan bai irakasleek, bai ikasleek, bai familiek eta bai komunikabideek hartu dute parte, Hezkuntza Komunitate osoa bilduz, eta ikastetxearen baloreak sustatuz. Esan dezakegu harro sentitzen garela honetaz.

Eskerrik asko Maialen Acevedo, margolaria eta ama, bere esfortsuagatik:

Mai Todomurales:

https://www.facebook.com/mai.todomurales

Komunikabideek ere interesa handia erakutsi zuten Patioaren eraldaketarekiko, berdintasuna eta aniztasuna bilatzen duena. Patioko hiru leku berriak ikusi zituzten: Txoko Lasaia, Eskalada-murru, eta lurreko jolas margotuak.

 

Hemen dituzue albiste osoak:

https://www.noticiasdealava.eus/generacionfiltroHTML/servicio-amp/2019/11/05/mugak-zeharkatzeko-murala/1000387.html

https://www.noticiasdealava.eus/generacionfiltroHTML/servicio-amp/2019/12/02/ametsez-betetako-horma-irudia/1002961.html

 

Hemen daukazue Radio Vitoriak Igor Garciari egindako elkarrizketa. Merezi du entzutea!!

 

Esker anitz bereziki Ikastetxeko Patio Taldeari, eta antolatzen, margotzen, laguntzen, kolaboratzen eta proiektua gizarteari ezagutarazten aritu zareten guztioi!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi