Willkommen in Plochingen!

Gaur goizean eskolatik 10etan atera gara, gure senideei agur esan ostean. Loiura heldu gara eta han Loiu-ko langileek "Lau Teilatu" abestia elkarrekin kantatzera ​gonbidatu gaituzte… zelako momentu polita izan den! Gure lagun alemaniarrak ikusteko irrikitan geunden, horregatik pixka bat urduri sentitu gara. Zein izan den gure poza Stuttgarteko aireportura ailegatzean hauek eta haien familiak ezagutu ditugunean! Alexek, Plochingeneko irakasle batek, ongietorria eman digu eta gero bakoitza bere familiarekin batera deskantsatzera  joan gara, bihar egun itzela izango dugulako.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi