Gaurko eguna Plochingen Gymnasium-ean hasi dugu, ikasle-trukean parte hartzen duten ikasleen institutua. Hor, zuzendariaren ongietorri beroaren ostean, Alemanian duela hainbat urte bizi diren Txileko mutiko batek eta Kanariar Uharteetako beste batek hona etortzeko arrazoiak, herrialde berrira nola egin diren, gogorrena zer izan den, etab. azaldu digute. 9etan Plochingeneko alkatearen harrera izan dugu. Honek herriaren ezaugarriei buruz hitz egin du eta Brezel batzuk jatera gonbidatu gaitu. Udaletxetik alde egitean tren geltokira joan gara Neckar Park delakora eraman behar gintuen trena hartzera. Hemen Mercedes-Benz enpresaren lantegi zein museoa aurki ditzakegu. Erosiko dugun hurrengo kotxea zein izango den erabaki ezin genuenez, Plochingenera itzuli gara trenez eta bakoitzak nahi izan duena egin du arratsaldean. Batzuk Stuttgartera joan dira, beste batzuk bolatokira, ete beste zenbait Esslingeneko gabonetako merkatu zein gaztelura.