Bigarren eguna Alemanian

Gaur goizean tren geltokian elkartu gara Alemaniako hiri ederrenetako bat ezagutzeko asmoz: Heidelberg. Heldu garenean, bisitatu dugun lehenengo gauza Unibertsitatea izan da, 1386an sortua eta herrialdeko zaharrena. Honekin batera, sorginen dorrea (Hexenturm) eta ikasleen kartzela ere ​(Studentenkarzer) ikusi ditugu. Ikasleek okerren bat egiten zutenean, Unibertistateak hona bidaltzen zituen. Gero Heidelbergeko kale dotoreetan zehar ibili gara eta eskailera aldapatsua igo dugu gazteluraino. Neckar ibaiak zeharkatzen duen hiriaren bista zoragarriak disfrutatu ditugu han eta "grosses Fass" (upel handi) delakoaren historia ezagutu dugu. Funikularrez hiri-erdigunera jaitsi gara eta arratsaldea paseatzeko, argazkiak ateratzeko eta erosketak egiteko aprobetxatu dugu.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi