Laugarren eguna Alemanian

Ostiral goizean gure ikasleek Gymasiumean hasi zuten berriro eguna haien ikasle-truke kideekin batera. Mateko, fisikako, etab. eskoletara joan ostean, Stuttgartera joan ginen trenez, non Hotel Silber delakoa bisitatzeko aukera izan baikenuen. Bere lehehengo urteetan, hotel moduan erabili izan zen baina urte batzuk beranduago bere xedea ez zen hain atsegina, Gestapo poliziaren egoitza bilakatu zen eta. Bisita gidatua, dokumentu eta argazkiei esker, duela ez hainbete Europan gertatutakoa ikasteko aukera paregabea izan zuten. Ekintza hau amaitutakoan, ikasleak taldetan banatu ziren hirian ginkana bat egiteko asmoz. Honen bidez, hiriko lekurik garrantzitsuenak ikusi zituzten Staatsgalerie-ra heldu arte, non irakasleak zein lagun alemanak haien zain baikeunden. Museoan batzuek Banksy-ren "Love is in the Bin" ikusi zuten, enkante batean autosuntsitu zen obra ospetsua.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi